ES | EUS

EMAITZA EZIN HOBEAK ETA EKIPAZIO BERRIAREN AURKEZPENA BIZKAIKO IGERIKETA EGOKITUA-OPEN TXAPELKETAN

26-11-2023

KONPORTAK TALDEKAKO LEHEN POSTUA LORTU DU BIZKAIKO IGERIKETA EGOKITUKO TXAPELKETAN


Eus. Arratsalde bikaina izan zen atzokoa, Bizkaiko Txapelketan, Getxoko Fadurako igerilekuan ospatutako Open formatuan. (Bizkaia). 60 igerilari bildu ginen igeriketa egokituko lau klub ordezkatuz (Konporta K.E, Erandio Baitan, Haszten, Gaude eta igerilari independente bat).

Richard Oribe eta Arkaitz García Ollo paralinpiko betenanoak nahastu ziren gogotsu datozen taldeko gazte hasi berriekin, eta, zalantzarik gabe, horrela jarraitzen badute, taldean erreferenteen pausoei jarraituko diete

Igeriketa egokituari dagokionez, hau izan da kirol-urteko lehen lehiaketetako bat, eta gure Klubak emaitza bikainak lortu ditu:

Aipatutako Richard eta Arkaitz izan ziren lehenengo eta bigarren.
Emakumezkoak: Ainhoa Elzaurdi.

Banakako emaitza horiez gain, talde osoari ilusio gehien egin ziona taldekako lehen postua izan zen, Erandio Baitan bigarren sailkatua 20 puntu baino gehiagogatik gaindituz.
Zorionak eta eskerrik asko BKEFri txapelketa hau antolatzeagatik.
Txapelketa honetan gure ekipazio berria erabili genuen.

Archivo adjunto