22-11-2022
Aurreko ostiralean, azaroaren 18an , Marian Amiano gure igeri Tolosarra, Lizar Irazusta entrenatzailearekin batera, Tolosako Laskurain ikastolan egon ziren, 1º batxilergoko ikasleentzako antolatutako anistasun funtzionalari buruzko mahai inguru batean parte hartuz Marea Urdineko Aritz Orbegozorekin batera.
Oso gustura egon ginen eta eskerrak eman nahi dizkiogu Laskurain ikastolari, 16-17 urteko gazteen artean sentsibilizazio lan hau egiteagatik eta horretarako Konporta igeriketa elkarteko adibidea aintzakotzat hartzeagatik.