ES | EUS

KONPORTA. Errendimendua eta aisialdiaren alde lanean: Iñigo Llopis (Konportako igerilaria) Tokiotik gertuxeago!

31-01-2020

KONPORTA. Errendimendua eta aisialdiaren alde lanean: Iñigo Llopis (Konportako igerilaria) Tokiotik gertuxeago!

IÑIGO LLOPIS, KONPORTA KE-ko igerilari paraolinpikoak, munduko errekorra hobetu du, joan den asteburuan Madrilen, 200 m BIZKAR frogan 2:24, 26”ko denbora eginez, 25 metroko igerileku laburrean.

Datorren hilabetean, Tokioko paraolinpidietarako sarbide zuzena lortzeko minima egiteko epea irekiko da, eta prestasketa epean lortu du errekorra igerilari donostiarrak.

Errekorra, Madrilgo Valdemoro herriko igerilekuetan lortu du, Campeonato de Jovenes promesas paralimpicas, txapelketaren barnean.

Berri on hauei segida emanez, eta Konporta KE-ak egiten duen oinarrizko lana gizarteratzeko, datorren otsailaren 1ean, Donostiako Benta Berri kiroldegian topaketa bat antolatu du, bertan Donostialdeko eskoletako alebin adineko igerilariek eta igeriketa egokituko klub ezberdinetako igerilariek hartuko dute parte.

Topaketa honetan, eskoletako igerilari gazteei txapelketetako dinamiketara hurbilpen bat egiteko aukera ematen zaie, aisialdi giro atsegin batean. Hartara, etorkizuneko txapelketarako formatua ezagutuko dute; hala nola, irteera gunea, kronometratzaileak, irteera epaileak, etab…

Halaber, Konporta KE taldeko eta beste hainbat taldetako igeriketa egokituko igerilarien presentziarekin, inklusibitateari ikusgarritasuna  ematen zaio eta igerilari konbentzionalak ezgaitasunak dituzten igerilariekin batera lehiatzera modu naturalean ohitzen dira. Froga guztiak mixtoak izango dira, serie berean neska mutilak elkarrekin arituko direlarik.