Haritzek 25 urte baino gehiago eman ditu surfa egiten, nagusiki Donostian. Azken urteotan, Zurriola hondartzan izan dugu aitzindari, egungo surflari onenak trebatzen. Azpimarratzekoak dira lortutako emaitzak: Espainiako, Euskadiko eta Gipuzkoako txapeldunak, eta Europa mailan lortutako garaipenak kategoria apalagotan.
Txapelketarekin eta ahaleginarekin zerikusia duten balioak transmititu dizkie ikasleei, baita surfaren berezko balioak ere: dibertsioa, ohitura-osasungarriak, laguntasuna, gure kostaldeko inguruaren ezagutza geografikoa, surfeko materialaren zaintza eta ezagutza…
Lehenago, 2004an, Haritz larriki lesionatu zen. Lesioa gainditzeko gogor borrokatu ostean, eta 20 hilabeteren denboran uretan sartu gabe egon ondoren, 2010ean Gipuzkoako Master eta Euskadiko txapelketak irabazi zituen.
Egun, noizean behin txapelketaren batean parte hartzen badu ere, lehiaketaren mundutik urrun mantentzen saiatzen da. Haritzen unerik gorenena 2002an izan zen, OPEN mailan euskal zirkuitua irabazteagatik
TXAPELA lortu zuenean. Aipatzekoak dira ere, 2001ean, senior mailan Gipuzkoako txapelketan lortutako txapela eta Euskadiko Selekzioarekin, Joko Nautiko Interzeltikoetan, Bresten, lortutako 5. lekua.