ES | EUS

Filosofia Konporta Surf

Helburua era osasungarrian eta dibertigarrian surf egiten ikastea da, beti itsasoarekin eta hura osatzen duten elementuekin kontaktu zuzenean, eta ikasleari euskarri ezegonkor batean seguru sentiarazten saiatuz. Halaber, surfean aritzeko materialari buruzko oinarrizko ezagutzak irakatsiko dizkizugu; baita material horiek (bodyboard taula, hegalak, ohol-txikota, longboarda, neoprenoa, padel surferako taula eta arrauna...) era egokian erabiltzen eta zaintzen ere.

Osasunerako ohitura-osasungarriak helarazten ditugu: eskola bakoitzaren aurretik eguzkitako krema botatzea, ondo hidratatuta eta elikatuta egotea...

Taldeari garrantzia ematen zaio eta talde barneko harmonia sustatzen da. Horrez gain, ikasleen prestutasuna eta ahalegina saritzen saiatzengara (maila ezberdinetan), euren autoestimua indartzeko asmoz.

Norberaren ongizatea gogoan izango dugu une oro. Horregatik, kalitate eta segurtasun goreneko zerbitzua eskainiko da: begirale bakoitzeko, gehienez, 4 ikasle egongo dira, eta umeak 5-8 urteko adin tartean badaude, beste begirale bat egon daiteke laguntzaile gisa.

Ahal den neurrian, begirale guztiak tituludunak izango dira edo titulua lortzeko prozesuan egongo dira. Azken horiek, eskolak praktika gisa emango dituzte eta tutore bat izango dute euren lana gainbegiratzeko.

Neguan, kalitate goreneko zerbitzua eskaintzen jarraituko dugu eta entrenamenduak aldizkakoak izango dira ikaslearen motibazioa mantentzeko.

Halaber, aldi horrek iraun zuen bitartean, Haritz diziplinarilotuta jarraitu zuen; izan ere, Gipuzkoako Surf Federazioan (GSF) tekniko gisa aritu zen teknifikazio programaren barnean. Gainera, txapelketa-zuzendaria izan da hamaika ekitalditan; horien artean VANS PRO JUNIOR surf-txapelketa, Europako ASP Junior zirkuituaren parte izan dena elkarren segidako hiru urtez, 2008tik 2010era. Horrez gain, Euskal Herriko Surf Federazioarekin (EHSF) lankidetzan aritu da tekniko lanetan, federazio horrek antolatu dituen hainbat clinic eta kontzentraziotan.