ES | EUS

Eskola arteko topaketa: Jakintza- Santo Tomas - English School, Konporta eta Atzegiko igerilariekin

19-01-2019

Arrakasta handia Jakintza-Santo Tomas Lizeoa-English School eskola arteko topaketan, Konporta eta Atzegiko igerilariekin

Gaur goizean danborradari aurrea hartuz, Bidebietako kiroldegian, 2007 eta 2008an

jaiotako haurren arteko igeriketa topaketa ospatu dugu. Bertara, Jakintza, Santo Tomas eta English Schooleko ikasleak elkartu dira.

Topaketa honetan haurrek jolas giro atseginean, lehiaketako formatuarekin familiarizatzeko aukera izan dute (irteera-aurreko gunea, kronometratzaileak, epaileak…)

Eta gainera, Konporta KE eta gure monitoreek gidatuta igeriketa ikastaroetara joaten diren Atzegiko hainbat igerilarik parte hartu dutenez, igeriketa egokitu eta inklusiboa ikusgarri egon da. Hartara, txikitatik modu naturalean ikusten dute beste edozein igerilarirekin parez pare aritzearena. Gainera serieak denboraren arabera antolatuak izan dira, genero banaketarik gabe. Halaber, erreleboak ere mistoak izan dira.

Hurrengo deialdietan gonbidapena luzatu nahiko genieke Donostialdeko ikastetxe gehiagori eta baita igeriketa egokituko beste klub gehiagori ere. Esperientzia pilotu honek kirolaren bidez inklusioaren alde lan egiteko animo berriak eman dizkigu.  

Bide batez, idatzi hau aprobetxatu nahi dugu, Donostiako kirolari instalazioak uzteagatik eta bolondrosei frogaren antolaketan laguntzeagatik eskerrak emateko: Konportako eta Jakintzako igerilarien gurasoei eta Ikastetxeetako begiraleei, eta batez ere ilusio betez kirol ospakizun honetan parte hartu duten igerilari guztiei!

 

Gora SanSebastianak!