ES | EUS

Richard Oribe eta Javier de Aymerich gogoetan aritu dira, paralinpiar kirolean erabiltzen den sailkapen sistemari buruz.

09-11-2018

Richard Oribe eta Javier de Aymerich gogoetan aritu dira, paralinpiar kirolean erabiltzen den sailkapen sistemari buruz.

Sailkapena da paralinpiar kirolaren «arima»; bai eta kirol horretako gai eztabaidatsuenetako bat ere, eragin handia baitu kirolarien arrakasta itxaropenen eta kirol garapenaren gainean. Azaroaren 15ean, Nazioarteko Paralinpiar Batzordeak (IPC) Paralinpiar Kirolarien Sailkapenaren Kode berria argitaratu zuen; kode berria 2018ko urtarrilean izango da erabat indarrean, eta sailkapen gardenago eta objektiboagoa izatea du helburu.

Hala ere, hainbat faktorek areagotu egin dute hedabideek sailkapenari emandako arreta; faktore horietako bat dugu atletek sailkapenaren bidez abantaila bidegabe bat lortzearen aukera. Beldur horrek eraginda, eta gertatutakoen ondorioz, zigorrak handitu dira lau urteraino, erabat kenduko da sailkapena 2020ko Tokioko Olinpiar Jokoetan, hainbat ikerketa ireki ditu IPCk parte hartze handiko kiroletan (adibidez, igeriketan), akusazioak plazaratu dira hedabide espezifikoetan nahiz orokorretan... 

Adibideak azaldu dira, faktore guztiei buruz eztabaidatu da, bai eta abantaila bidegabea lortzeko beste bide batzuez ere (hala nola, sendagaien abusua, lehiaketako arrisku jardunbideak, material teknikoa ezkutatzea...).

– Raúl Reina, Miguel Hernández Unibertsitateko Jarduera Fisikoko eta Kirol Egokituko irakasle titularra. Desgaitasuna sailkatzearen arduraduna da hainbat kirol erakundetarako (IFCPF, BISFED, CPE eta FEDPC), eta AEDAFA elkartearen bazkide fundatzaileetako bat.


– Richard Oribe, paralinpiar igerilaria. 200 aldiz baino gehiagotan Espainiako txapeldun, munduko 42 marka ondu ditu. Garun paralisia duten igerilarien artean, munduko garaipen zerrenda hoberena duena; kirol merezimenduaren urrezko domina eman dio Espainiako Kirol Kontseilu Gorenak, eta Donostiako urrezko danborra jaso zuen 2018an bere entrenatzailarekin, Javier de Aymerich,Konporta kirol Zuzendaria.


– Rubén Martínez, Zuzenak taldeko kirol zuzendaria.

Hitzaldi-solasaldiaren ondoren, ikus-entzuleekin solasaldia egiteko txanda izan da