ES | EUS

TIN TIN copa abuztuak 18an

13-08-2018

TIN TIN copa abuztuak 18an

Urtero bezela abuztuaren 18an Tin Tin Zurriolan abuztuko kopa ospatuko da. Tin Tineko haurrek parte hartzen duten txapelketa honetan, lau  kategoria desberdin daude. Hastepeneko igeriketatik lau estiloen lanketara arte. Adin guztietako haurrek parte hartzen dute txapelketa honetan,baita ere, Konporta Kirol Elkarteko eta Tin Tin Zurriolako monitoreak jolasean sartzen dira.  Txapelketa honetako irabazleei sari ederrak emango zaizkie urtero bezela. Horretaz gain, marrazki lehiaketa aparta ospatzen da haurren marrazki ederrekin, honela egun borobila osatuz. Baina lasai txapeldunen artean egon ez arren zozketak egongo dira eta bestela saritxo txiki bat denentzat edukiko duzue. Anima zaitezte abuztuko festa honetara etortzera!! zeren zain zaudete?