ES | EUS

ZATOZ ZURRIOLARA SURF EGITERA !!!

23-07-2018

Kaixo denoi!! 2013. urteaz geroztik, Konporta Kirol Elkartetik , urtero antolatu ohi dugun “Denentzako Surf-a” ate irekien ekitaldiaren berri ematen duen

Kaixo denoi!!

2013. urteaz geroztik, Konporta Kirol Elkartetik , urtero antolatu ohi dugun “Denentzako Surf-a” ate irekien ekitaldiaren berri ematen duen kartel informatiboa atxiki aurkezten dizuegu.
Ekitaldia datorren larunbatean uztailak 28. Zurriolako hondartzan, Tin-Tin klubaren inguruan ospatuko da, eguraldiak eta itsasoko egoerak ahalbideratzen badu.
Ordua: Goizeko 10:30-etan

Parte hartzea guztiz doan da. Kirol hau denoi urbiltzeko gogoz egina.
Idatzi honen bitartez zuen seme-alabak aktibitate honetan parte hartzera animatu nahi zaituztegu.  Plaza jakin batzuk daude eta izena emana ahala beteko dira.

Esperientzia gustuko badute eta xehetasun gehiago nahi bazenute, jarri gurekin harremanetan mesedez.
Aurtengo udaran, Donostiako udalaren UDA programa dela eta, edo gure klubaren denontzako surfa sailaren bitartez, gaitasun desberdinak dituzten haur eta gazte askok guztientzat modukoa den kirol ekintza berri hau ezagutzen ari dira.

Zatoz, adituak diren monitoreen eskutik surfa ezagutzera!!!

 

Archivo adjunto