ES | EUS

PARTE HARTZE HANDIA KONPORTA KE-k ANTOLATUTAKO ESKOLA ARTEKO TOPAKETAN

26-05-2019

PARTE HARTZE HANDIA KONPORTA KE-k ANTOLATUTAKO ESKOLA ARTEKO TOPAKETAN

 

Urtarrilaren 19an egin genuenari jarraituz, larunbatean, Maiatzak 25, alebin kategoriako igerilarien bigarren eskola-arteko topaketa antolatu dugu.

Jakintza, Santo Tomas Lizeoa, Amara Berri eta English School ikastetxeek hartu dute parte Konporta KE-arekin batera.

Topaketa honetan ikastetxeetako gaztetxeoei, lehiaketako dinamika ezagutzen lagundu diegu, giro lasai eta jostagarrian, pixkanaka etorkizuneko lehiaketekin familiarizatzen joan daitezen (irteera gunea, kronometratzaileak, irteera epailea,...). Halaber, igeriketa egokitu eta inklusiboari ikusgarritasuna eman diogu Konporta KEko igerilarien parte hartzearekin. Horrela, txikitatik, elkarrekin aritu eta lehiatzea  modu naturalean bizi dezaten. Froga guztiak denboren arabera antolatuak izan dira, mistoak eta inklusiboak.

Bide batez, eskerrak eman nahi dizkiegu ekitaldi hau ospatzea posible egin duten eragile guztiei eskerrak eman nahi dizkiegu; bolondresak, igerilarien gurasoak, ikastetxeetako begiraleak eta Donostia Kirolari instalazioak uzteagatik. Zuen laguntzarik gabe ekitaldia hau ospatzea ezinezkoa izango litzateke.

Ildo honetan jarraituko dugu lanean, txikitatik, kirol inklusiboa modu naturalean bizitu dezagun.

Aupa zuek!!!